C.10 HAREA ETA KAREA
Izaera eta aglomeratzaile desberdinekiko agregakinen konposatuak dira morteroak, hala nola, karea, igeltsua edo zementua eta aspalditik darabiltza gizakiak eraikuntzan.
Punta Begoña Galeriek mortero mota ugari dute, dela beren osaeraren eta erabilitako agregakin motaren arabera, dela erabileraren arabera.
Azulejoak, aretoko ornamentuzko harkaitzen harlauzak, oinarrizko hormako hareharrizko harlangaitzezko harkaitzak, adreiluak eta balaustradako elementuak emokadurako morteroz lotuta daude elkarri.
Bestalde, luzitzeko morteroak daude dekorazioan, argi bereizten diren geruzatan jarrita, eta galeria guztietako hormen goiko zatiak eta sabaiak estaltzen dituzte. Aretoan horma-irudien euskarriak dira, aldiz, galerietako korridoreetan ornamentuzko elementu sorta handia dago teknika desberdinak erabiliz eginda, hirustak edo irudi geometrikoak esaterako. Kanpoko pilareek eta zutabeek eta aurrealdean ikusten diren hormigoi armatuzko laukiek ere morterozko zenbait geruza dituzte.
Harea da morteroen osagairik nagusienetako bat. Galerietan hondartzako harea erabili zen egiteko eta oso esanguratsua da hori. Itsasoko organismoen oskolen hondarrak argi eta garbi bereizten dira oraindik ere.
Ezkerrean: ipar-mendebaldeko galeriako sabaian dekoratzeko dauden morterozko hirustak. Eskuinean: hego-mendebaldeko sabai eta hormetako morterozko lauki dekoratzaileak. 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Hego-mendebaldeko galeriako zutabe bateko morteroan dagoen ostreidoa, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Hego-mendebaldeko galeriako emokadurako morteroaren argazkia lupa binokularrarekin aterata. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



