E.8 SARBIDEA MATRIOSHKA © SISTEMARI ESKER
Dakigun bezala, galeriak eraiki zirenean, familiako etxebizitzaren lorategitik baino ezin zen joan. Eta horretarako bi eraikin txiki zituzten, bata aretoaren ondoan eta bestea hego-mendebaldeko galeriaren gainean (gaur egun oraindik ere zutik) edo kanpoko ate batetik sartzen ziren zuzenean.
Galeriak erabat utzita egon zirenez, sarrera hauek blokeatu egin ziren eta irtenbideren bat aurkitu behar izan dugu, barrura sartzeko baliagarria izateaz gain proiektuaren behar eta filosofiarekin bat etortzeko.
Esku-hartze honek taldearentzako funtsezko bi estrategia ditu:
- Galeriak hasieratik ireki, egindako ikerketa-lanen erakusleiho izateko. Horregatik jarri da sarbidea bide publikotik gertu, erreferentzia bisuala da, inguruko kale eta kaietan dabiltzanen elkarreragina nahi du.
- Eraikina errespeturik handienez tratatu. Esku-hartzea aldi baterako egitura da, aldamioa kendu egingo baita eraikinaren zaharberritzea amaitutakoan. Hau guztia MATRIOSHKA sistemari esker lortu da; sistema modularra da eta xaflen bidez zurrundutako bastidore arinak dira, inguruko materialak erabili daitezke, ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izan eta etekin higrotermiko bikaina du.
2014an egin genuen ipar-mendebaldeko galeriarako aldamioa eta 2017an jarri genuen hego-mendebaldekoa. Proiektuan lanean ari garenok “bafleak” esaten diegu, beren neurrien eta kartel informatibo izateko aukeren ondorioz egitura hauek oso bozgorailu egokiak baitira Punta Begoña Galerietan gertatzen ari den guztiaren berri emateko.
Proiektua idatzi eta obraren zuzendaritza: de la Fuente, arquitectos
Ipar-mendebaldeko galeriara joateko aldamioaren kanpoko bista, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ipar-mendebaldeko galeriara joateko aldamioaren kanpoko bista, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua


