{"id":866,"date":"2018-03-27T13:02:04","date_gmt":"2018-03-27T13:02:04","guid":{"rendered":"http:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/?page_id=866"},"modified":"2018-04-05T07:37:56","modified_gmt":"2018-04-05T07:37:56","slug":"c1","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/c1\/","title":{"rendered":"c1"},"content":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column width=&#8221;1\/1&#8243;][vc_custom_heading heading_semantic=&#8221;h1&#8243; text_size=&#8221;h1&#8243;]<strong>C.1<\/strong> Garai baten sinboloa[\/vc_custom_heading][vc_column_text]<\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">XX. mende gorabeheratsuko lehenengo urteetan sortu ziren Punta Bego\u00f1a Galeriak, paisaia eta gizartea etengabe eta bizkor eraldatzen ari zirenean; Horacio Echevarrietaren (1870-1963) ametsa izan zen galeria hauek egitea eta Bizkaiarentzat industrializazio bortitzak izan zuen esanahiaren paradigma dira.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Izan ere, eraikin bitxi hau labar baten aurrealdeko babes-horma bat baino gehiago, pertsonaia baten ikuspegiaren eta ausardiaren isla da. Bere negozioek muga guztiak gainditu zituzten eta proiekturik ikonikoenetako batzuen eta egungo enpresarik eragingarrienetako batzuen hazi izan ziren negozio horiek. <\/span><\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li1\"><span class=\"s1\">1918an eratu zuen Saltos del Duero, egungo Iberdrolaren sorburua eta penintsula iparraldeko proiektu hidroelektriko handiaren erantzulea; <\/span><\/li>\n<li class=\"li1\"><span class=\"s1\">Juan Sebasti\u00e1n Elcano itsasontzi-eskola sinbolikoa eraiki zuen armadarentzat edo E-1 urpekaria egin zuen C\u00e1dizen zituen ontzioletan, punta-puntako teknologiarekin;<\/span><\/li>\n<li class=\"li1\"><span class=\"s1\">1927an Iberia sortu zuen, estatuko aire-konpainia nagusia;<\/span><\/li>\n<li class=\"li1\"><span class=\"s1\">Madrilgo Gran V\u00eda urbanizatu zuen edo Bartzelonako metroaren 2. linea egin Portland Iberia bere zementu lantegiari esker, estatuko garrantzitsuenetakoa;<\/span><\/li>\n<li class=\"li1\"><span class=\"s1\">1916an Niagarako ur-jauzietako aireko transbordadorea egin zuen \u201cThe Niagara Spanish Aerocar Co.Limited\u201d enpresaren bidez.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Era berean, garai hartako zedarri historiko batzuen erantzulea izan zen:<\/span><\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><span class=\"s1\">Gorteetan koalizio errepublikar-sozialistaren ordezkaria izan zen Bilbotik (1914-1917);<\/span><\/li>\n<li class=\"li2\"><span class=\"s1\">Abd-el-Krim Rifeko buruarekin negoziatu zuen Afrikako gerrako espainiar presoak aske uzteko;<\/span><\/li>\n<li class=\"li2\"><span class=\"s1\">\u201cEl Liberal\u201d egunkaria sortu zuen;<\/span><\/li>\n<li class=\"li2\"><span class=\"s1\">Gerra arteko aldian Alemania berrarmatzeko azpilanak egin zituen alemaniar itsas armadako kide zen Wilhelm Canaris adiskide eta bazkidearekin. <\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Hauen guztien eta beste askoren atzean nazioarteko erreferente bihurtzea nahi zuen enpresariaren izena dago. Ez da harritzekoa, beraz, eraikin berritzaile bat sustatzea, garai hartako abangoardia teknologikoaren araberakoa, bere gozamenerako.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Garai hartan Bilboko Udaleko eraikin zibiletako arkitekto burua zen Ricardo Bastida gidari zela eraiki zen eraikin enblematikoa: paisaiaz gozatzeko gunea, Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldean zituen lurretan egiten zen meatzaritzako jarduera handia menderatzeko, nazioarteko merkatuetara abiatzen ziren bere itsasontzien joan-etorria kontrolatzeko eta burgesia berri horren zaratari begira egoteko, pixkanaka itsasoari lotutako aisiaren europar erreferente bihurtzen ari baitzen Getxo. <\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Baina Punta Bego\u00f1a Galeriak aparteko begiratokiak baino askoz gehiago dira, bizkaitar kostaldeko gune estrategikoan dauden erakusleiho bikainak dira, ikusteko eta ikusia izateko tokia, Bilboko metropoliko merkataritza-irteeren atean bertan. <\/span><\/p>\n<p>[\/vc_column_text][vc_empty_space empty_h=&#8221;1&#8243;][vc_single_image media=&#8221;246&#8243; caption=&#8221;yes&#8221; media_width_percent=&#8221;100&#8243;][vc_column_text el_class=&#8221;caption&#8221;]Aretoa eta ipar-mendebaldeko galeria eraikitzeko prozesuaren argazkia, 1919-1921. Iturria: Bilboko Udal Artxiboa[\/vc_column_text][vc_single_image media=&#8221;245&#8243; caption=&#8221;yes&#8221; media_width_percent=&#8221;100&#8243;][vc_column_text el_class=&#8221;caption&#8221;]Punta Bego\u00f1a Galeriak, Echevarrieta familiaren etxea eta Tit\u00e1n garabia, Algortako kontrakaiatik, d\/g. Iturria: San Nikolas Liburutegia[\/vc_column_text][vc_single_image media=&#8221;247&#8243; caption=&#8221;yes&#8221; media_width_percent=&#8221;100&#8243;][vc_column_text el_class=&#8221;caption&#8221;]Ezkerrean: Horacio Echevarrieta (ezkerretik hirugarrena) kontzertu ekonomikoaren alde egindako lanagatik plaka bat jasotzen euskal diputatuen eskutik. Gernikako Juntetxea, 1925. Iturria: EuskoMedia.org. Eskuinean: Ricardo Bastida (eskuinetik lehena) Banco de Bilbaoren egoitzako lehenengo harri-jartzea sinatzen Madrilen, 1920. Iturria: Eloisa Larreak lagatakoa [\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column width=&#8221;1\/1&#8243;][vc_custom_heading heading_semantic=&#8221;h1&#8243; text_size=&#8221;h1&#8243;]C.1 Garai baten sinboloa[\/vc_custom_heading][vc_column_text] XX. mende gorabeheratsuko lehenengo urteetan sortu ziren Punta Bego\u00f1a Galeriak, paisaia eta gizartea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"template-rutac.php","meta":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/866"}],"collection":[{"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=866"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/866\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1044,"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/866\/revisions\/1044"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/puntabegonagaleriak.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=866"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}