E.7 Airearen kutsatzaileak garbitu

Beste materialekin gertatu bezala, Punta Begoñako zeramikak ere airearen kutsatzaileen eragina izan dute. Kasu honetan hainbat tonalitateko orbanak daude, beroa eta hezetasuna konbinatzearen ondorioz mikroorganismoen koloniak agertu direlako. Orban hauek eta karearenak bereizi egin ditzakegu, tonu marroi eta beltzezka baitute eta esposizio handiagoko tokietan baitaude.

Berriro ere saioak egin behar izan ditugu jarduera-protokoloak diseinatzeko eta horrela azulejuak leheneratu ahal izateko. Fase hauek dira:

  • 1. fasea: tratatzeko zona aztertu.
  • 2. fasea: esku-hartzea hasi; airearen kutsatzaileak kentzeko berariazko dekapatzaileak erabili.
  • 3. fasea: landare jatorriko materialarekin egindako zurda naturalekiko eskuila batekin igurtzi, produktuarekin bustitzeko kutsatzailea.
  • 4. fasea: produktua eta kutsatzailea kendu.

Airearen kutsatzaileak garbitzeko prozesua: 1. fasea, tratatzeko zona aztertzen ipar-mendebaldeko galerian (ezk.) eta 2. fasea, aukeratutako dekapatzailea ematen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Airearen kutsatzaileak garbitzeko prozesua: 3. fasea, airearen kutsatzaileekiko azalerak igurzten (ezk.) eta 4. fasea, dekapatzailea eta kutsatzaileak kentzen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: