C.11 DEKORAZIO SEVILLARRA

Punta Begoña Galerietako berezitasuna osatzeko, zeramikaz estalita dago; mota desberdinetako dekorazio polikromatua eta erliebekoa du: harlauzak, panelak, zokaloak… mosaiko oso ederra osatuz.

Dekorazioko estiloa gai nazarietan oinarritzen da eta Granadako Alhambra du erreferente, garai hartan ohikoa baitzen. Ez da harritzekoa, beraz, antzeko gaiak ikustea toki garrantzitsuetan, esaterako, Bilboko Café Iruñan edo Casilda Iturrizar parkean.

Dekorazioan erabilitako azulejurik gehienak “arroa edo ertza” izeneko teknika erabiliz egin ziren. Teknika hau XV. mendearen amaieran erabiltzen zen jada eta buztin freskoan mekanikoki estanpatzen da gai bat molde batekin presioa eginez, ondoren, margotu egiten da.

Bestalde, pasten osaera kimikoa zeramiken hatz-marka dela esan dezakegu, horri esker, eremu geografikoak identifikatu ditzakegu eta ekoizpenaren jatorria zein izan zen jakin. Kasu honetan 100 zati baino gehiago aztertu ditugu masen espektrometriaren bidez, indukzioz akoplatutako plasmarekin (ICP-MS). Analisi kimikoak ezagutzen ditugun ekoizpenetakoekin alderatu ditugu, hala nola, Sevilla edo Bartzelonakoekin, eta zeramika hauen jatorria Andaluziako hiriburuan dagoela jakin ahal izan dugu. Zehatz esateko, Mensaque lantokian; garai hartako aktiboenetako bat zen eta gaur egun oraindik ere lanean jarraitzen du.

Dekoratzeko izateaz gain, zeramika hauek lekuko isilak dira eta ondarezko elementu berezi honen eboluzioaren isla ere bai. Esan bezala, pasta zeramikoaren analisiak bere jatorriari buruzko datuak ematen dizkigu eta horri esker, baita bere inplikazio historikoei eta iraganeko merkataritza-ibilbideei buruzkoak ere. Beiraduren azterketari esker, sakonago ezagutu ditzakegu material honi buruzko hainbat alderdi, historia, arkitektura, erabiltzaileen estatus soziala, eta denboran zehar jasan dituen ingurumen eraginak ere bai.

Mosaico cerámico en la galería suroeste, 2016. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Hego-mendebaldeko galeriako keramikazko mosaikoa, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Investigadores del Grupo de Investigación en Patrimonio Construido (GPAC, UPV/EHU) analizando la cerámica mediante técnicas no destructivas, 2016. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (OEIT, UPV/EHU) ikerlariak teknika ez suntsikorren bidez zeramika aztertzen, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Detalle de la cerámica de uno de los bancos situados en la galería noroeste, 2016. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ipar-mendebaldeko galeriako aulkietako bateko zeramikaren xehetasuna, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: