E.10 Patina zurixkak garbitu

Punta Begoñako Galerietako azulejuetan dauden kaltzifikazioekin gertatzen den bezala, ura da erasan hauen eragilea. Patina zurixkak hezetasunak eragindako narriadurak dira, eta hezetasun hori hormaren barneko estratuetatik dator, lotzeko argamasatik datorren karearen osagai batzuk disolbatzen dituzte eta patina sortzen dute. Korridore honetako zutabeetako zeramikazko piezarik lauenen inguruan daude adierazpenik nabarmenenak.

Irtenbideren bat lortzeko esku-hartzeek fase hauek izan dituzte:

  • 1. fasea: tratatzeko zona aztertu.
  • 2. fasea: esku-hartzea hasi, patina zurixkak kentzeko berariazko dekapatzaileak erabiliz.
  • 3. fasea: landare jatorriko materialarekin egindako zurda naturalekiko eskuila batekin igurtzi, patina zurixkak kentzeko produktuarekin bustitzeko.
  • 4. fasea: produktua eta kare-xafla kendu.
  • 5. fasea: amaierako akabera.

Patina zurixkak garbitzeko prozesua: 1. fasea, tratatzeko zona aztertu (ezk.), 2. fasea, aukeratutako dekapatzaiela eman (erdian), eta 3. fasea, patinak dituen azalera igurtzi (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Patina zurixkak garbitzeko prozesua: 4. fasea, dekapatzailea eta patina kendu (ezk.) eta 5. fasea, kare-hondarrak kendu behin eta berriro ura erabiliz (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: