A.6 IKUSTALDIA: GALERIAK EZAGUTU
Urtez urte ikustaldi gidatuen ibilbidea luzatzen ari gara, ikerketak aurrera egin ahala eta eraikin hau erabiltzen dugunon segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ahala. 2018an ere ikustaldi gidatuen eskaintza hobetu egin dugu, hego-mendebaldeko galeria hau sartu baitugu ibilbidean eta aro digitalera egokitutako modalitate berri bat eskaintzen dugu. Aurreko urteetan zuek egindako iradokizunei erantzun nahi izan diegu horrela.
Eskaintzen ditugun aukerak daude jarraian eta zuen behar eta gogoetara ongien egokitzen den ikustaldi mota aukeratu dezakezue.
Gidari espezializatu bat izatea pribilegioa da, eraikina eta bertan egiten ari diren lanak ezagutzen baititu. Ondare berezi hau leheneratu eta balioan jartzeko lanean ari garen talde osoaren aurpegiak dira gidari hauek.
Gidari batekin egiten diren ikustaldietan izena emateko, aurreko urteetako sistema erabili behar da, Udaleko webgunearen bidez, Getxoko Turismo Bulegoaren bidez (94 491 08 00) edo gure webgunearen bidez. Aurten gainera, Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekuan harrera egiteko gune txiki hau dugu eta informazio-puntu bat dugu egin nahi diguzuen kontsulta orotarako.
Gidarekin eskuartean dugun proiektuaren zokoetara gerturatzeko aukera izango duzue eta eraikin honen historiari buruzko datu harrigarriak jakingo dituzue. Baina galerietan lanean jarraitzen dugunez, ibilbideak eta diskurtsoak aldatu egingo dira ikerketak eta abian dugun obrak aurrera egin ahala. Beraz, ikustaldi bizia eta aparta izango da, eta ez utzi ihes egiten.
Ikustaldi gidatuen ordutegiak zuentzat egokiak ez badira edo tokirik ez badago eta ez baduzue beste egunik ikustaldia egiteko, ikustaldi librea egin dezakezue.
Informazio guztia izan dezazuen, CULTUR-ID sistema (esteka) bidezko ikustaldiak diseinatu ditugu Punta Begoñako historian eta bertako pabilioi eta begiratokietan zehar bidaiatzeko aukera izan dezazuen: areto nagusia, ipar-mendebaldeko galeria, hego-mendebaldeko galeria -obren arabera-, goiko lorategia, hego-mendebaldeko galeriaren terraza eta areto nagusiaren azpiko gunea.
Ibilbide tematikoen arabera antolatzen da ikustaldia, beraz, bata edo bestea aukeratu dezakezue ikusi nahi duzuen edukiaren arabera.
- Galerien historiaren ibilbidea
- Punta Begoñako paisaiaren ibilbidea
- Ikerketa zientifikoaren ibilbidea
- Esku-hartzeen ibilbidea
Galerien kanpoaldean informazio-puntuak dituzue, leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu honen zergatiez izan ditzakezuen zalantzak argitzeko.
Ibilbide hauek modu independentean egin daitezke edo besteekin lotu. Panel bakoitzeko informazioan izango duzue beste zer punturi lotuta dagoen. Bisitariak artatzeko zentrotik igarotzea gomendatzen dizuegu eta Punta Begoña Galerietako taldeak zehatz azalduko dizue sistema hau nola erabili.
Algorta eta Neguri auzoen airetiko ikuspegia, 2013. Iturria: Getxoko Udala
Ikustaldi gidatua aretora sartzeko atarian, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
UPV/EHUko masterreko ikasleen ikustaldia, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



