A.5 PARTE-HARTZE PROZESU BAT, GIZARTEAREN ZERBITZURA
Gizartea kontuan izanaz planteatu da proiektua hasieratik, xede izateaz gain, parte hartzaile eta erabiltzaile ere izango baita.
Punta Begoña Galerietako kultur gunea zaharberritzeko prozesua ikustera etor daiteke. Lanek aurrera egin ahala, espazio berriak irekitzen ari dira bisitarientzat eta ikustaldietako diskurtsoak gero eta aurkikuntza, ondorio eta aurrerapen harrigarri gehiago du. Etengabe eraldatzen ari den esperientzia da, egun bakoitzean esperientzia berri bat bizitzeko aukera ematen duena.
Baina galerietan ikustaldi gidatuez eta lanez gain beste jarduera batzuk ere egiten dira: kultura, trebakuntza edo gizarte arloko jarduerak, esaterako. Erakusketak, argazki-erakusketak, dibulgazio-jardunaldiak, kontzertuak, etab.
Hiru urte hauetan milaka lagun igaro da horma hauen ingurutik, eta zuek ere gure historian parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Ikustaldi gidatua areto nagusian, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: UPV/EHUko Zientzia Asteko eskoletako tailerrak, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua. Eskuinean: nazioarteko argazki-erakusketa, Getxophoto, 2017. Iturria: Getxoko Udala
“Erronkak: Lurraldearen antolaketa eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari?” jardunaldiaren amaierako kontzertua. Donostia 2016, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



