D.8 Begiak ikusten ez duena: georradarra
Punta Begoña Galeriak leheneratu eta balioan jartzeko dugun irizpide nagusia eraikineko jatorrizko elementuak kontserbatzea da; horregatik da hain garrantzitsua arazoei aurre egiteko diagnostikoa eta errekonozimenduak egitean teknika ez suntsitzaileak erabiltzea.
Geofisikak teknika ez suntsitzaileak erabiltzen ditu, begien bidez ikusi ezin ditugun materialak georradarraren bidez ikusteko. Radarraren antenak pasatakoan radargrama izeneko profil jarraituak sortzen dira. Grafiko hauek “kolore faltsuko” patroiekin tratatzen dira eta azterketako elementuak bereizi ahal izaten ditugu labarrean eta eraikinaren egituran.
Georradarra erabili dugu, esaterako, labarreko harkaitz blokean egitura naturalak bereizteko. Teknika hauek eta azterketa hidrogeologikoak konbinatzeari esker, lurpeko uraren fluxua zehaztu dezakegu, oso alderdi garrantzitsua da hau, ura baita eraikinean eragina duen elementurik garrantzitsuenetakoa.
Eraikinaren egiturari dagokionez, zenbait antena erabiltzen ari gara hormigoiko armaduren kokapena eta lodiera zehazteko. Gu gauden terrazari dagokionez, barne harremanak zehaztu ditugu egiturazko elementuen, zutabeen eta habeen eta hormigoiko goiko losaren artean eta honek labarraren ertzarekin duen harremanaren artean.
Georradarra aretoan, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Georradara lorategian (ezk.) eta hego-mendebaldeko terrazan (esk.), 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Hego-mendebaldeko terrazaren biribilgunean lortutako radargrama, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Aretoko sailaren ebaketaren eskema interpretatiboa, zundaketa piezometrikoarekin eta ur-fluxuen emaitzak, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua




