B.3 EZAGUTZEKO GUNE BERRIAK
Punta Begoña Galerietako guneen azterketan aurrera egin ahala, analisiak harantzago joan behar zuela ikusi dugu. Eraikin hau ezin da ulertu oinarrian duen labarra kontuan hartzen ez bada, bere kanpoko konfigurazioa erabat zehazten baitu haren formak. Horren ondorioz, harkaitzaren eta eraikinaren artean amaitu gabeko guneak daude, eta zenbaitetan ezkutuan edo nekez iritsi daiteke tokietan daude gune horiek. Indar estetiko handiko tokiak dira, proiektuaren garapenean eta etorkizunean erabilerak izateko aukera handiekikoak.
Esaterako, jatorrizko hiru guneek (aretoak eta bi galeriek) ia mila metro koadroko azalera erabilgarria duten arren, bost gune berri gehitu dizkiegu, labarraren aldera dauden hormez itxitako guneak dira horietako batzuk eta beste batzuk, aldiz, pabilioitako lurzoruko losen azpian daude. Guztira 355 metro koadroko azalera erabilgarria gehitu da, giro oso iradokitzaileak daude, kokapen honen zedarri historikoak eta geologikoak azaldu eta partekatu daitezke eta galeriei bizia emateko aukera berriak ezarri.
Helburu hau lortzeko, bolumen bakoitzaren karakterizazio xehakatua funtsezkoa izan da. Multzoaren profil konplexuaren ondorioz, ezinbestekoa izan da teknologiarik aurreratuena erabiltzea. Hori dela eta, erabiltzen diren guneen hiru dimentsioko eskaneoaz gain, true view formatuko irudiak erabili dira, horrela gure ordenagailutik ikusi ahal izan dugu galerien xehetasun bakoitza. Labarraren eta eraikinaren arteko delineazioari esker, argi ikusten da eraikinaren eta harkaitzezko oinarriaren arteko harreman estua. Gainera, in situ egindako azterketari esker, toki bakoitzaren aukerak definitzeko eta mugatzeko informazioa sartu ahal izan dugu aprobetxatu daitekeen bolumena, argi eta aireztatze beharrak, egiturazko eskariak edo beste guneekin lotzeko aukerak kontuan izanda. Horren ondorioz, balorazio-azterketa osatu dugu eta horrek definituko du bere etorkizuneko erabilera.
Horietako batzuk jada erabiltzen hasi dira! Gaur egun ibilbideetan sartu dira aretoaren azpiko gunea -labarraren osaera eta datazioa azaltzeko erreferentziazko gunea- edo aretotik lorategirako sarbidea harkaitzezko ezpondatik, Punta Begoña Galerietako ikustaldiaren ibilbidea luzatuz.
Ikertzaileak datuak in situ hartzen, gune berriak deskribatu eta baloratzeko, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Aretoaren azpiko gunearen egoera esku-hartzearen aurretik -2016- eta ondoren -2017-. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Puntu-hodeien irudiak, eraikitako multzoaren eta harkaitzezko oinarriaren hiru dimentsioko eskaneoaren emaitza. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek:
- A.6 Ikustaldia: galeriak ezagutu
- C.3 Terraza-horma izatetik galeria izatera
- C.6 Tokira egokituz joan zen proiektua
- C.9 Zertarako eraiki ziren galeriak
- D.3 Eraikinaren egonkortasuna: egituraren azterketa
- D.8 Begiak ikusten ez duena: georradarra
- D.11 Galerien oinarriak
- E.9 Ezkutuko guneak ber-aurkitu
- E.13 Ahuleziak aukera bihurtu



