D.13 Mugimenduen kontrola aretoaren azpian

Nahiz publikoak nahiz zientzialariek eta ikertzaileek galerietan gehien erabili duten gunea eraikin hau izan da. Horregatik du lehentasuna mugimenduen etengabeko jarraipena egiteak, sektore honetako egonkortasun orokorra baloratu eta kontrolatzeko. Horiek horrela, inguru honetan mugimenduak kontrolatzeko jarri genuen lehenengo gailua 1. estensometroa izan zen, desplazamendu horizontalak neurtzeko bi ekiporekin. 

Mugimendu linealak neurtzeko gailu honen burua da horman ikusten den urre koloreko zilindroa. Ekipo honek, gure ustez eraikineko gunerik sentikorrenetan jarritako beste biek bezala, milimetro-hamarrenen aldeak erregistratzen ditu kanpoko puntu baten eta barruko ainguratze-puntu baten edo gehiagoren artean. Instalatzeko, zundaketa horizontala egin zen, 9 metro inguruko sakonera zuen eta ainguratze-elementuak ezarri genituen 5 eta 9 metrora. Puntu hauen arteko mugimenduak automatikoki erregistratzen dira, milimetro-hamarrenen zehaztasunarekin.

Orain arte lortutako emaitzei esker ikusi ahal izan dugunez, euri asko egiten duenean ura sartzearekin zerikusia duten mugimendu estazional txiki batzuk daude.

Hidrogeologia, Geoteknia eta Ingurumen taldeko (HGI, UPV/EHU) ikerlariak 1. estensometroko datuak deskargatzen, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Zundaketako lekukoen lehenengo kaxa. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: