B.9 LAUGUNEAK ETA LABARRAK

Punta Begoña Galeriak labar baten gainean eraiki ziren eta labar honek 70-100 metro arteko garaiera duen eskaloi bat markatzen du, bi azalera lau banatzeaz gain. Gaineko azaleran gaude gu eta azpikoan Ereagako hondartza dago. Azalera hauei marearteko lauguneak edo zabalguneak esaten zaie.

Labarra malda bertikala da eta itsas-higaduraren muga da. Marearteko laugunea marearteko eremuan eratzen da, olatuen eta dakartzan jalkinen higaduraren ondorioz.

Azpiko laugunea egungo itsasoaren mailarekin bat dator. Itsasbeheran hondartzara begiratuz gero, hondarretan ikus daitezke harkaitz-estratu ia bertikalak, batez ere hondartzaren bi muturretan eta itsasargiaren atzeko aldean.

Goiko lauguneari paleorrasa esaten zaio, ez baita egungo marearteko laugunea. Kuaternarioko glaziazio arteko aldian sortu zen eta kontinentea-itsasoa mugimendu erlatibo garrantzitsuaren ondoriozko kokapena du.

Foto actual de las galerías desde el Puerto Viejo con los estratos de la rasa entre la arena de la rasa y el nivel de la paleorrasa marcado, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Galerien egungo argazkia Portu Zaharretik, laugunearen estratuak lauguneko hondarraren eta paleorrasaren maila markatuta, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Las Galerías Punta Begoña desde la playa de Ereaga con los estratos de la rasa en bajamar, s/f. Fuente: Archivo de la Autoridad Portuaria de Bilbao

Punta Begoña Galeriak Ereaga hondartzatik, laugunearen estratuekin itsasbeheran, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa

Detalle de los estratos de roca de la rasa actual en bajamar, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Egungo laugunearen harkaitz-estratuen xehetasuna itsasbeheran, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: