E.6 Kaltzifikazioak garbitu
Gizakien jarduera ez da izan, ordea, Punta Begoña Galerietako material zeramikoetan kalteak egin dituen bakarra. Azalerari adi begiratuz gero, sinadurek, ikurrek eta bestelako margoek ez ezik, beste hondar batzuek ere elementu horien distira eta kolorea ezkutatzen dutela ikusiko dugu.
Kaltzifikazioak ere narriadurak dira, horma, zutabe eta lurzoruetan agertzen dira narriadura hauek kare xafla eta zolda gisa. Narriadura hauen jatorria sabai eta hormetako morteroen kare-osagai batzuen disoluzioan dago, hezetasunekin kare-uraren gortina edo horma bat sortzen baitute.
Leheneratzeko esku-hartzeek fase hauek izan dituzte:
- 1. fasea: tratatzeko zona aztertu eta harea, hautsa eta hainbat motako zikina atera.
- 2. fasea: esku-hartzea hasi; kaltzifikazioak kentzeko berariazko dekapatzaileak erabili.
- 3. fasea: landare jatorriko materialarekin egindako zurda naturalekiko eskuila batekin igurtzi, deskaltzifikatzeko produktuarekin bustitzeko kare-zolda.
- 4. fasea: produktua eta kare-materiala kendu.
Kaltzifikazioak garbitzeko prozesua: 1. fasea, tratatzeko zona aztertzen ipar-mendebaldeko galeriaren lurzoruan (ezk.) eta 2. fasea, aukeratutako dekapatzailea ematen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Kaltzifikazioak garbitzeko prozesua: 3. fasea, kaltzifikazioekiko azalerak igurzten (ezk.) eta 4. fasea, dekapatzailea eta kaltzifikazioa kentzen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Kaltzifikazioak garbitzek prozesua: 5. fasea, kare-hondarrak kentzen ura behin eta berriro erabiliz, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



