C.12 MARMOLAREN DOTOREZIA
Punta Begoñako aretoa XX. mende hasierako ornamentazioko materialik baloratuenen katalogoa da, eta horrek berak bereizten eta nabarmentzen du gune hau.
Berreskuratutako hondarretatik aukeratutako laginen azterketa petrologikoari eta geokimikoari esker, dekorazioan erabilitako harkaitz bakoitzaren ezaugarriak ditugu.
Gunearen erdia Carrarako marmol zuriz egindako harlauzez estalita dago, Bianco Carrara motakoak dira eta erronbo eran jarrita daude. Hemendik aretoaren ertzetan, perimetroa eginez, jarritako zenbait zati bereizten dira; lehenengoa grisa da, Carrarako marmola hau ere, eta Gris Bardiglio motakoa; honelako harkaitza dago aretora sartzeko eskailera-mailan ere.
Bigarren zatian marmol zainduna dago, kolore biziekikoa eta gunearen frisoa estaltzeko ere erabili zen, gaur egun oso erasanda egon arren eraginengatik, materiala galdu delako eta graffitiengatik. Harkaitz hau Frantzia hegoaldekoa da eta Yellow Benou deitzen da.
Amaitzeko, kareharri bat nabarmentzen da gorri bizia delako, eta kolore zuriko fosil ugari du. Ereño gorria edo Bilbo gorria da, eta Ereñokoa (Bizkaia) da. Harkaitz hau ornamentazioan erabili da erromatarren garaitik, gure eskualdeko eraikienetan ugari erabili da eta Vatikanoko San Pedroren Basilika bezalako toki ospetsuak dekoratzeko esportatu izan da.
Harkaitz hauetako bakoitza zehatz ikusteko gonbita egin nahi dizuegu, irudi guztiak mikroskopio petrografikoarekin eta mikroskopio elektroniko eskaneatzailearekin hartu dira.
Hidrogeologia, Geoteknia eta Ingurumen taldeko (HGI, UPV/EHU) ikerlaria, xafla meheak aztertuz mikroskopioarekin, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: Carrarako marmol zuriaren mikroskopiozko argazkia. Eskuinean: Carrarako marmol zuriaren mikroskopio elektronikozko argazkia. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Carrarako marmol grisaren mikroskopiozko argazkia. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: Marmol frantsesaren mikroskopiozko argazkia. Ezkerrean: Marmol frantsesaren mikroskopio elektronikozko argazkia. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: Ereñoko kareharri gorriaren mikroskopiozko argazkia. Ezkerrean: Ereñoko kareharri gorriaren mikroskopiozko argazkia. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua





