E.11 Hondakinak kendu
Azkenengo hamarkadetan galeriak utzita egon direnez, narriatu egin ziren eta estaltzeko erabilitako materialetan ere eragina izan zuen horrek. Giroak eragina izan zuen eta kontrolik gabe jendea sartzeak ere bai, horrez gain, ez zen mantentze-lanik egin eta ondorioz hondakin ugari pilatu zen espazio guztietan. Baina lurrean aurkitutako hondakin denak ez ziren botatzeko. Hondakin artean ezkutatuta zeuden marmolezko edo zeramikazko piezak noiz berreskuratuko.
Lan handia egin behar izan dugu galerietako paramentuak eta zorua estaltzen zituzten dekorazioen lagin guztiak garbitzeko, aukeratzeko, sailkatzeko eta biltegian gordetzeko. Hemendik aurrera dekorazio hauek berreraiki eta zatiak ahokatzeko moduan gara.
Aretoko tximiniatik hondakinak kentzeko fasea, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Aretora sartzeko atarian hondakinak kentzeko fasea, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Aretoko terrazatik hondakinak kentzeko fasea, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Bildutako zeramikazko eta harrizko materialaren sailkapena, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua





