D.12 Uraren ondorioak
Ur meteoritoa eta lurpeko ura lehentasunezko faktoreak dira eraikinean eta labarrean eragina duten alterazioak ikertzeko.
Uraren ekintza hau orbainak uzten ari da galerietan, eta bertan ibiliz gero ikusi daitezke orbain horiek. Ibilbidea lorategian hasiz gero, ohikoa da lurzorua istilduta ikustea, beraz, egoera hau saihesteko funtsezkoak dira drainatzea eta berariazko iragazgaizpena. Beste muturrean, hego-mendebaldeko galerian, ura aurrealdean behera erortzen da eta aurrealde hori iluntzen ari da.
Baina kanpotik erasateaz gain, labarreko harkaitza narriatzen ari da zenbait puntutan eta eraldatzen hasi da zoruan. Puntu batzuetan lurpeko ura dabilen tokiak daudela ikusten dugu, lorategitik iragazten da, aretoaren atzeko aldetik, eta galerietako aurrealdean drainatzen da.
Labarreko materialez gain, iragazitako urak erasan zuzena du eraikinaren egiturazko elementuetan eta ez da zaila tanta-jarioa dagoen puntuak aurkitzea. Hauetako batzuetan konkrezioak sortzen ari dira: makarroiak, estalaktitak, estalagmitak eta gortinak.
Ornamentuzko elementuak ere “eraso” ditu urak, tximiniak, pinturek, zutabeek… uraren jardunaren ikur nabarmenak dituzte.
Horregatik ari ara alterazio mota bakoitza eta erasandako puntu bakoitza zenbait ikuspegitatik aztertzen, fokalizatutako jarduerak egiteko.
Labarreko margokareharrien narriadura aretoaren atzeko gunean, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Aretoaren azpiko gunearen egoera, esku-hartzearen aurretik, 2017: ura sartzen zen puntua (ezk.) eta tanta-jarioarena xehetasuna (esk.). Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: hego-mendebaldeko galeriaren biribilgunearen azpiko hutsunean makarroi motako konkrezioa, 2017. Eskuinean: makarroi motako konkrezioaren xehetasuna. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: tximiniaren albo bateko mortero dekoratzailea zurituta. Eskuinean: algak tximiniaren aurrealdeko mortero dekoratzailean. 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua




