B.5 EGURALDIA PUNTA BEGOÑAN
Aurrean duzuen hau parametro anitzeko estazio hidrometeorologikoa da. Zehatz esateko, estazio honek sentsore hauek ditu datuak denbora errealean erregistratzeko:
- 1 eta 2 – Haize-orratza duen anemometroa, haizearen norabidea eta indarra neurtzeko.
- 3 – Termometroa: gehieneko, gutxieneko eta batez besteko tenperaturen erregistroarekin.
- 4 – Giroko hezetasuna neurtzeko higrometroa.
- 5 – Atmosferako presioaren sentsorea, armairuaren barruan.
- 6 eta 7 – Kanjiloekiko plubiometroa, euri kopurua eta intentsitatea kontrolatzeko; euri-ura biltzeko sistema bat du akoplatuta.
- 8 – Lurzoruko batez besteko hezetasuna neurtzeko zunda, lurzoruan sartuta.
Jasotako euri-ura aztertzen dugu, bere kalitateari eta inguruan izan dezakeen eraginari buruzko datuak lortzeko. Kokapena aukeratzeko, kostako lerroarekiko duen posizioa eta haize nagusiak hartu dira kontuan.
Informazio hidrometeorologikoa tratatzeari esker, eraikinaren inguruko funtsezko alderdiak ezagutuko ditugu; hala nola, haizearen ohiko abiadura eta norabidea, oro har eta ekaitza dagoenean; prezipitazio kopurua eta intentsitatea; uraren kimismoa; jatorri industrialeko ekarpenak; agresibitatea eta eraikuntzako materialetan erregistratutako alterazio eta narriadura prozesuekin duten harremana.
Estazio meteorologikoko sentsoreak zenbakituta, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

