D.7 Pitzaduren kontrola
Hego-mendebaldeko galeriaren biribilguneko zoruan eta galeria honen bi zatiak lotzen dituen horman instalatu ditugun gailuak fisurometroak dira.
Ekipo hauen bidez galerietako zona hauetan dauden pitzadurak kontrolatu ditzakegu , etengabe erregistratzen baitituzte datuak. Hego-mendebaldeko galeria egokitzeko obrek, jendeari irekitzeak eta gune honetako ikerketa-lanetako jarduera handiagoak mota honetako lesioen kontrol zehatza behar dute.
Hego-mendebaldeko galeriaren biribilgunean gailu bat jarri dugu ikusitako pitzadura bakoitzean, bere eboluzioa kontrolatzeko. Aldiz, galeria zatitzen duen horman bi gailu jarri ditugu, bat bertikala eta bestea horizontala, pitzaduraren eboluzioa bi norabideetan kontrolatu ahal izateko.
Neurtzeko gailuei dagokienez, soka dardarkariekiko sentsoreak eta potentziometroak erabili ditugu. Lehenengoek soka baten frekuentzia-aldaketa erregistratzen dute, bere tentsioa aldatzean. Gitarra edo pianoa bezalako tresnekin musika egiteko erabiltzen den fenomeno berdina da.
Ezkerrean: Fisurometroak hego-mendebaldeko galeriaren horman, 2017. Eskuinean: Fisurometroen xehetasuna, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: hego-mendebaldeko galeriaren biribilguneko zoruan fisurometro bat jartzen, 2017. Eskuinean: fisurometro baten xehetasuna, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Hego-mendebaldeko galeriaren biribilguneko pitzadura baten kanpoko itxura, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



