A.4 LEHENGORATZEAREN ZEHAZTASUNA ETA BALIOAN JARTZEA

Jardueraren funtsa da eraikitako ondarearen kontserbazio eta zaharberritze arloan UNESCOren irizpideak ezartzea; Krakoviako Gutunean (2000) jaso ziren irizpide horiek. Hori dela eta, eraikinean ez dugu jarduerarik egingo ikerketaren emaitzarik ez dugun bitartean. Orduan jakingo dugu esku-hartzea egokia den eta erakinaren balioekin bat datorren proposamena.

Gure gidalerroaren oinarrian, beraz, balio-katean oinarritutako diskurtso narratiboa dago eta xede bakarra ez da esku hartzea, baizik eta prozesu zabalago bateko fase bat da hori. Galeriak eraikin bat baino gehiago dira, herri baten memoriaren gordailuak dira eta bere biografiaren marka garrantzitsua direla aitortzen du herriak, bere garapen ekonomiko eta sozialerako baliabide garrantzitsuak.

Ondorioz, balio-katea honetan daude:

  • agiriak eta eraikinaren alderdi formalen erregistroa,
  • bere eduki biografikoen balorazioa eta esanahia,
  • bere egitura materiala mantentzea,
  • bere gune arkitektonikoen ber-funtzionalizazioa
  • eta Punta Begoña Galeriak paisaiaren zati gisa ikustea, izaera ematen baitio zalantzarik gabe.

Prozesu honetan ezagutza sozializatzea xede dela kontuan izanda.

Investigadoras del Grupo de Química Analítica Ambiental (IBeA, UPV/EHU) recogiendo muestras en la galería noroeste, 2015. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitiko Taldeko (IBeA, UPV/EHU) ikertzaileak laginak hartzen ipar-mendebaldeko galerian, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Izquierda: vista institucional – Ayuntamiento de Getxo y UPV/EHU-, 2015. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña. Derecha: jornada “Erronkak: ordenación territorial y globalización: ¿podemos mantener nuestra identidad?” Donosti 2016, 2016. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ezkerrean: Erakundeen ikustaldia – Getxoko Udala eta UPV/EHU-, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua. Eskuinean: “Erronkak: Lurraldearen antolaketa eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari?” jardunaldia Donostia 2016, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Exposición de la 'memoria colectiva de Getxo", sala Torrene de Algorta, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

“Getxoko memoria kolektiboa” erakusketa, Torrene aretoa, Algorta, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua