B.4 LANDA GIROKO GETXO HURA
Gure inguruari begiratzeko minutu batzuk hartuz gero, Europak azken mendeetan izandako hiri-hazkundearen eta industria-garapenaren ondoriozko paisaia ikusiko dugu. Getxoko kostaldea, eta Abrako badia, duela bi mende nolakoak izan ote ziren irudikatzeko aztarna gutxi ditugu, erabat aldatuta baitaude. Irudikatzen saiatu nahi?
Agiri historikoek -eta zehatz esateko XVIII. mendeko mapa nautikoek- landa giroko Getxo erakusten digute, bi guneren inguruan antolatuta. Goiko eta barneko aldean sakabanatutako baserriak zeuden eta nekazaritza eta abeltzaintzan aritzen ziren. Bere gune administratibo eta erlijiosoa Andra Mari elizaren inguruan zegoen. Kostaldean, aldiz, Algortako gunea nabarmentzen zen; arrantzan eta itsasoan oinarritzen zen eta gune trinko horren erdigunean portua, plaza eta San Nikolas ermita -jada desagertuta- zeuden.
Arriluze eta Ibarra Markesaren ibilbidetik aurrera, gu gauden toki honen parean, hondarra eta ura ziren nagusi eskuinalde honetan. Bilboko itsasadarraren bokalea ez zen gaur egungo argi definitutako lerroa, baizik eta eremu zabal eta aldakorra zen, itsasaldien eta Nerbio-Ibaizabal eta Gobela ibaien emarien mende zegoen. Urpean gera zitezkeen hasi Gasteluz mendiak eta Punta Begoñako labar honetara arteko guztiak, gaur egun Lamiako eta Areeta esaten diogun hori guztia.
Bokalearen beste aldean Portugalete eta Santurtzi, hein txikiagoan, ziren Abrako badia honetako erreferentziazko bi herriak.
Hau da, inguru fisikoarekin koherentea zen paisaia irudikatu behar dugu, baina batez ere Nerbioi-Ibaizabal itsasadarra eta Abrako badian zuen bokalea batera funtzionatzen zuten multzo bezala hartu behar ditugu.
Bilboko itsasadarraren bokalea Abrako badian eta Portugaleteko barra, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa
Arrantzaleak Algortako Portu Zaharrean, hondoan Titán garabia, Echevarrieta etxea egin aurretik, 1900 eta 1910 artean. Iturria: San Nikolas Liburutegia
Punta Begoñako haitza eta Ereagako hondartza, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa
Ereagako hondartza eta hondoan Algortako Portu Zaharra, 1886. Iturria: San Nikolas Liburutegia




