C.5 Ezinbesteko ikustaldiak artxiboetara

Toki honek denboran zehar izan duen eboluzioaren berri sakonago jakiteko, agiriak irauli behar dira, gaur egun daukagunaren zergatia azaltzeko ahalik eta informaziorik gehien izan dezagun. Artxiboetan dauden agiriak ezinbesteko informazio-iturriak ditugu eta UPV/EHUko ikerlarien eta bertako teknikarien arteko lanari esker Punta Begoña Galerien historia aberastu egin da pixkanaka.

Agiri idatziek, argazkiek, planoek edo ikus-entzunezkoek erakusten digutenez, galeria hauek multzo askoz handiago bateko zati dira: garai hartako famili handi baten bizileku pribatua izateko finka bateko zati. 1906an Horacio Echevarrieta enpresariak bere aita Cosmek aurrez Punta Begoñan erositako partzela bat jaso zuen oinordetzan eta inguruko beste sei partzela erosi ondoren, 13.250 m2-ko finka eratu zuen. Lursail honetan eraiki ziren, handik lau urtera, Old English estiloko etxe bat, uda igarotzeko, eta zaindariarentzako etxe txikiago bat, garajearekin.

Horrelako datuei esker, tokiaren kronologia definitu dezakegu, galeriak zergatik eraiki ziren jakin dezakegu egiaz eta lehenengo egoera hartan zertarako erabili ziren; aldi berean, diseinua, erabilitako teknikak eta dekorazioa zer aurrekarik eta eraginek zehaztu zituzten identifikatu dezakegu eta jada desagertutako elementuen diseinua nolakoa zen jakin ere bai. Datu hauek osatzen dituzte eraikinean egindako ikerketa-lanak, eta proiektu honetan parte hartzen ari garenontzat ohiko informazio eta kontsultarako iturri izan dira.

Hori dela eta, Plano eta agirien dokumentazio eta katalogazio zentroa sortu dugu, agiri hauek guztiak zorrotz eta antolatuta erregistratzeko, ikertzaileok erabili ahal ditzagun.

Gurekin lankidetzan aritu diren artxiboak eta dokumentazio-zentroak:

  • Getxoko Udal Artxiboa
  • Getxoko Udaleko Hirigintza Saila
  • Getxoko Udaleko Ondarearen Saila
  • San Nikolas Liburutegia, Getxo
  • Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa, Santurtzi
  • Bilboko Udal Artxiboa, Bilbo
  • Getxoko Jabetza Erregistroa, Bilbo
  • Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa, Bilbo
  • Euskal Artxibo Historikoa, Bilbo
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Liburutegia – Bizkaiko Ordezkaritza, Bilbo
  • Azkuna Zentroko Liburutegia, Bilbo
  • Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroa, Simancas
  • Patenteen eta Marken Espainiar Bulegoa, Madril
  • Sociedad Bilbaínako Liburutegia, Bilbo
  • Indalecio Prieto Fundazioa, Madril
  • Identitas Fundazioa, Getxo
Consulta del Fondo de Horacio Echevarrieta en el Archivo Histórico Foral de Bizkaia, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Horacio Echevarrieta Funtseko kontsulta, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Investigadora del Grupo de Investigación en Patrimonio Construido (GPAC, UPV/EHU) consultando documentación sobre las Galerías Punta Begoña en el Archivo Histórico Foral de Bizkaia, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (OEIT, UPV/EHU) ikerlari taldea, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan Punta Begoña Galeriei buruzko agiriak kontsultatzen, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: