D.5 Zolda beltza agertu

Gaur egungo giroaren eta eraikuntza-materialen (morteroa-SO2 elkarreragina) arteko elkarreraginaren ondoriozko produktu nagusia igeltsua da (CaSO4·2H2O). Igeltsua eratzen da SO2 -ak euri-urarekin erreakzionatu eta oxidatzen/hidratatzen delako; azido sulfurikoa eratzen da horrela eta ondoren morteroaren CaCO3-arekin erreakzionatzen du Erreakzio honek eratzen ditu zolda beltza deitutakoak; batez ere igeltsuz (kaltzio-karbonatuz) eratuta egoten dira, eta hein txikiagoan izaten dituzte aireko jalkinen ondoriozko ikatzaren partikulak eta metal astunenak.

Punta Begoña Galerietan aurkitutako zolda beltzetan materialean harrapatutako jalkin hauek aurkitu dira: sodio kloruroa (gatz arrunta) eta metalak, hala nola, manganesoa (Mn), burdina (Fe), beruna (Pb), titanioa (Ti) eta kromoa (Cr). Sodio kloruroa itsasoko aerosolarekin iritsi da, bere osagai nagusia baita, eta metalak, aldiz, trafikoaren eta industriaren partikulak jalki direlako.

Zolda beltza ipar-mendebaldeko galerien zoruan, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: