B.6 Laginak hartzen, lorategiko lurra aztertzeko
Eraikin honen kontserbazio-egoera aztertzean, interesgarria da gertueneko materialen konposizioaren berri izatea, Punta Begoña Galerientzat arriskutsuak izan daitezkeelako, alteratu egin ditzaketelako edota kaltetu gertutasun horren ondorioz. Hala gertatzen da inguruko lurzoruekin. Lurzoru horietako batzuk (lorategikoak) eraikinaren “teilatua” dira eta bertako konposatuetako batzuk disolbatzean, arazo zenbait eragin ditzakete.
Azaleko azterketa egiteko, lorategia 21 zati egin dugu, gutxi gorabehera 10-20 metrokoa bakoitza, eta laginak atera ditugu 0 cm-tik 10 cm-ra bitarteko sakoneran. Lortutako emaitzen ondorioz, lorategiko sakonera desberdinetako lurra aztertzea beharrezkoa dela ikusi dugu, lursail horretan bertako lurrez gain betelanak egitekoak baitaude, eta banaketa horren informaziorik ez dugu. Indusketa arkeologikoetan sakonera desberdinetatik hartu genituen laginak: 10 zentimetrotik behin sakoneran eta lur mota desberdinen geruzekin bat etorriz, azterketa-eremuko ustezko jatorrizkora iritsi arte.
Nabarmentzekoa da jatorri ez-naturaleko elementu batzuen kontzentrazioak behera egiten duela, azalean aurkitutako kontzentrazioekiko. Elementu hauetako batzuk 10 aldiz gutxiago daude!
Lorategiko 21 zatien eskema. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Laginketa puntuen kokapena eta 1 eta 2 zundaketen ebaki bertikalak. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua


