E.3 Oreztatzeak kendu
Punta Begoña Galerietako hormei begiratuz gero, elementurik deigarrienak graffitiak dira. Graffiti ugari dago, baina denak ez dira teknika eta material berdinekin egindakoak. Hori dela eta, kentzeko ere teknika bat baino gehiago erabili behar dira.
Oreztatzeak, esaterako, zeramiken narriadurak dira; tinta horiek kargekin oreztatu egoten dira eta dentsitate handiagoa izaten dute. Horrelakoetan, tintak beste osagai batzuk ere izaten ditu (pigmentu zuriaren karga), eta azulejuak erabat estaltzen dituen masa lodi bihurtzen da, arrabolarekin ematen delako.
Produktu hauek kendu eta azulejuak berreskuratzeko esku-hartzearen faseak hauek dira:
- 1. fasea: tratatzeko zona aztertu.
- 2. fasea: esku-hartzea hasi; oreztatzeak kentzeko berariazko dekapatzaileak erabili.
- 3. fasea: igurtzi bat eman dekapatzailea kendu beharreko oreztapenean sartzeko.
- 4. fasea: dekapatzailea eta oreztapena kendu.
- 5. fasea: amaitzeko, azetona purua eman, oreztatzeak erabat kentzeko.
Oreztatzeak garbitzeko prozesua: 1. fasea, tratatzeko zona aztertzen ipar-mendebaldeko galerian (ezk.) eta 2. fasea, aukeratutako dekapatzailea ematen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Oreztatzeetako tintak garbitzeko prozesua: 3. fasea, oreztatutako azalera igurzten (ezk.), 4. fasea, graffitietako tintak kentzen (erdian) eta 5. fasea, hobeto kentzen azetona bidez (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Tratatutako eremuaren amaierako emaitzaren argazkia, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua



