A.1 PUNTA BEGOÑA GALERIAK LEHENERATZEKO ETA BALIOAN JARTZEKO PROIEKTUA

Punta Begoña Galerien ikuspegia, Algortako kontrakaitik, 2018. Iturria:  Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Punta Begoña Galeriak leheneratzea eta balioan jartzea osoko proiektua da eta bere xedea da XX. mende hasierako Europako eraikinik bitxienetako bat berreskuratzea. Ondare hau zenbait ezaugarrik definitzen dute: erabilera pribatua eta paisaiaz gozatzea lotuta zituen; lehen mailako erreferente geologiko baten gainean dago eta abangoardiako teknologia erabili zen eraikitzeko. Hori guztia dela eta, gizarte, kultura, trebakuntza eta turismo arloko baliabide garrantzitsua da Getxoko udalerriarentzat ez ezik Bizkaia eta Euskadi osoarentzat ere.

Lehenengo urteetan milaka lagun igaro dira bertako korridoreetatik eta ikuspegiez gozatzeko aukera izan dute, ikerketa-prozesu konplexu honetako zirrikituetara gerturatzen ziren bitartean. Horietako batzuek, gainera, horma hauen artean egin diren zenbait jardueratan hartu dute parte; izan ere, monumentu sinboliko hau berpizten ari da eta pixkanaka geure egiten ari gara.

Ikerketaren ondorioz esku-hartzeak datoz eta horiei esker eraikina sendotzen ari da, arazoak txikitzen ari dira, erasaten dioten kalteak leheneratzen eta ikusi daitezkeen guneak hazten. Aldi berean, gizartearen parte hartzea protagonismoa hartzen ari da eta kokapen paregabe honen aukerak definitzen ari dira, baliabide ekonomiko indartsu eta udalerria harro egoteko zergati bihurtuz.

Punta Begoña Galeriek eskain dezaketena bertatik bertara ezagutzeko aukera galdu behar duzue?