A.2 URTE ASKOTAKO UTZIKERIA
Punta Begoña Galeriak enpresari handi baten ametsa izan ziren, Bizkaiko garapenaren eta historiaren une harrigarri batean. Baina XX. mende gorabeheratsuko gertaerek ere gogoan izan zuten eraikin hau aparta zela eta familia baten egoitza izatetik, bere hormen artean espero ez zen jarduerak izatera igaro zen. Negozioetako akordioen eta gizarteko bileren ordez, negoziazio politikoak egin ziren, ospitalea izan zen edo jarduera humanitarioak egin ziren, baita propagandistikoak ere; haurrak ere ibili ziren horma hauen artean jolasean eta abenturetan eta geroago ekintza bandalikoak etorri ziren. Beraz, garai batean boterearen sinbolo izan zena, ahaztuta geratu zen denborarekin.
Ondarezko balioa handia izan arren, mantentze lanik gabe eta erabiltzeari utzita, narriatzen hasi zen eta erantzunen bat eman beharra zegoen; erantzun bakarra eman zitekeen.
Ipar-mendebaldeko galeriaren barrua, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Ezkerrean: ipar-mendebaldeko beheko eta goiko galeriak lotzen dituen eskailera, 2014. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua. Eskuinean: Areto nagusiko beheko sua, 2014. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua.


