D.14 HORMIGOI ARMATUAREN OXIDAZIOA
Hormigoi armatua egonkorra eta erresistentea da, bere babes alkalinoari esker: hormigoia gogortzean sortutako konposatuek eskaintzen duten giro alkalinoari esker, bere barruko metalezko armadura herdoildu gabe egoten da. Hormigoizko armadurak korrosiorik gabe egon behar lirateke egituraren bizitza erabilgarrian. Korrosioa hasi ez dadin, funtsezkoa da hormigoi konpaktua lortzea eta armadura behar bezala estaltzea. Portland zementuarekin egindako hormigoiak giro alkalinoa eskaintzen du eta armadura herdoildu gabe egon daiteke mugagabe. Baina babes alkalinoa joanez gero (euri azidoaren erreakzioagatik, esaterako), altzairua herdoildu egin daiteke.
Euri azidoak bi arazo ditu, batetik materiala disolbatzen du eta bestetik babes alkalinoa kendu. Horren ondorioz, altzairua kanpoko giroaren eraginpean jartzen da eta giro hori oxidatzailea da; itsasoko aerosolaren eraginpean ere badagoenez, oxidazio prozesua bizkortu egiten da itsasoko gatzen kloruroak altzairuan duen eraginaren ondorioz. Altzairuaren oxidazioak tentsioak eragiten ditu hormigoian, altzairuaren bolumena hazi egiten delako, eta hautsi egiten da, horren ondorioz, material gehiago galtzen da, egitura ahuldu egiten da eta altzairu gehiago geratzen da kanpoko eraginpean, horrela narriadurak, oxidazioak eta material galerak jarraitu egiten du.
Ipar-mendebaldeko galeriako baoetako batean hormigoi armatuaren oxidazioa eta material galera, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

