D.6 Albeolizazioak eta tafoni
Inguru naturalean harkaitzetan aldaketak egoten direnean, morfologia biribileko azalerak sortzen dira, elkarri lotutako zuloak egoten dira edo erlauntz formakoak. Alterazio hauei albeolizazioak edo taffoniak esaten zaie eta kostaldean (Algortako Portu Zaharreko labarrean, esaterako) ikusten den materialen meteorizazio-prozesuaren emaitzak dira.
Ohikoa da eraikitzeko hareharria erabili den eraikinetan, Getxoko eraikin askotan esaterako, horrelako alterazioak egotea. Punta Begoña Galerietan hego-mendebaldeko galeriako harlangaitzezko horman daude. Eraikuntzako harkaitzez gain, eraikuntzako elementuetako material artifizialek ere albeolizazioak izan ditzakete, hala nola, zona honetako balaustradako langek.
Erasandako elementuen kontrola eta azterketa, eraikinean duten orientazioa eta inguruko baldintzatzaile atmosferikoak lehentasunezkoak dira, eraikuntzako material hauen narriadura mantsotzeko neurri zuzentzaileak hartzeko.
Tafoni hego-mendebaldeko galeriaren balaustradako langetan, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Albeolizazioak harlangaitzezko hormaren hareharrian, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua


