E.5 Grafitietako tintak garbitu

Grafitiak spray bidez zutabe eta hormetako azulejuetan emandako tinta aplikazioak dira eta azken urteetan Punta Begoña Galeriak utzita egon direlako jasandako bandalismoak eragindako ekintzak dira.

Hondar hauek kendu, azulejuak berreskuratu eta beren jatorrizko egoerara itzultzeko, azterketa eta saio prozesu zorrotza egin dugu eta fase hauek izan ditu:

  • 1. fasea: tratatzeko zona aztertu.
  • 2. fasea: esku-hartzea hasi; graffitien tinta kentzeko berariazko dekapatzaileak erabili.
  • 3. fasea: igurtzi bat eman dekapatzailea kendu beharreko tintan sartzeko.
  • 4. fasea: dekapatzailea eta tintak kendu.
  • 5. fasea: amaitzeko, azetona purua eman, tinta erabat kentzeko.

Grafitietako tintak garbitzeko prozesua: 1. fasea, tratatzeko zona aztertzen ipar-mendebaldeko galerian (ezk.) eta 2. fasea, aukeratutako dekapatzailea ematen (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Grafitietako tintak garbitzeko prozesua: 3. fasea, grafitien tinta dagoen azalera igurzten (ezk.), 4. fasea, grafitietako tintak kentzen (erdian) eta 5. fasea, hobeto kentzen azetona bidez (esk.), 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Tratatutako eremuaren amaierako emaitzaren argazkia, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: