E.4 Prebentziozko eskoramendua
2015ean, urtebetez ikertzen ibili ondoren, egin ziren Punta Begoña Galerietan aretoko lehenengo ikustaldi gidatuak; eraikina prest zegoen ibilbidea luzatzeko eta orain gauden hau bezalako gune berriak erakusteko: ipar-mendebaldeko galeria, itsasora begira dagoen egiazko belvederea.
Proiektuko talde teknikoko pertsonen eta proiektuko ikertzaileen segurtasuna eta noizik eta behin egiten ziren ikustaldietara etortzen zirenena bermatzeko, beharrezkoa zen eraikinean bertan prebentziorako esku-hartze batzuk egitea. Horren bidez askatasunez ibiltzeko ibilbideak definitu nahi genituen, egin beharreko lanak egin eta aurrerapenen berri zuzenean emateko.
Horrela erabaki genuen elementu berezi bat diseinatzea, galerien berezitasunetara egokitzeko modukoa eta ingurumena errespetatzen zuena. Eta gogoan izanda ipar-mendebaldeko galeria noraezean ibiltzeko tokia dela, zutabeek eta habeek markatzen dute urratsen erritmoa, eta hor jarri ditugu zurezko arku batzuk paisaiara, eraikinera eta leheneratze lanetan dauden aurrerapenetara leihoak irekiz. Arku hauek eraikinean oinarritzen dira, baina kaltetu gabe eta ainguratu gabe, bere eragina minimizatuz eta balizko kalteak kenduz; gainera, berrerabilgarriak dira.
Ezkerrean: ipar-mendebaldeko galerian zurezko egitura muntatzen, 2015. Eskuinean: sarbide libreko ikustaldian jarritako prebentziozko puntaleak, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek:
- A.2 Urte askotako utzikeria
- A.5 Parte-hartze prozesu bat, gizartearen zerbitzura
- A.6 Ikustaldia: galeriak ezagutu
- B.2 Egungo paisaia: eraginaren guneak galerietan
- C.7 Hormigoi armatuaren erabilera aitzindaria
- D.3 Eraikinaren egonkortasuna: egituraren azterketa
- D.4 Estalaktiten fenomenoa
- D.14 HORMIGOI ARMATUAREN OXIDAZIOA

