E.12 Aretora ura ez sartzeko modua egin

Gure oinen azpian dagoen aretoaren kontserbazio-arazorik handiena ura sartzea dela ikusi denez, gune honen atzeko aldea iragazgaiztea eta drainatzea da lehentasunezko esku-hartzeetako bat. Uste dugu espazio honen gainean ur-baltsa bat eratu zela eta hortik ura iragazi eta egitura, hormak eta pinturak kaltetzen zituela, eta itoginak eragiten zituela horrek.

Irtenbide egokia eskaintzeko egin den obraren xede nagusia zen galerietako aretorik esanguratsueneko elementuak eta barneko dekorazio-materialak babestea. Gure prozesuan inguruaren azterketa hidrogeologikoa egin dugu hasteko, eta horri esker argi identifikatu ditugu ura sartzen zen puntuak eta egoki datorren proposamen bat planteatu ahal izan dugu, goiko terrazan zehar ura sartzea galarazteaz gain, aretoaren atzeko aldean pilatu zitekeen ura bildu eta irteeraren bat eskaintzeko, eraikinaren eta labarraren artean baitago gune hori.  Espero zena baino askoz esku-hartze zehatzagoa izan da emaitza, arazoaren jatorriari heldu dio zuzenean eta baliabideak optimizatu eta aurreztu ditu.

Proiektua idatzi dutenak: Mikel Escajedo San Epifanio eta Juan Antonio Olmos Prieto, arkitektoak

Nibelatzeko morteroa botatzen iragazgaizpenaren aurretik, 2018. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Iragazgaizpen proiektua, Mikel Escajedok eta Juan Antonio Olmok egina, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: