B.8 GETXO ITSASOAREN AZPIAN

Labarrean ikusten ditugun harkaitzak itsasoaren hondoan eratu ziren, mila metro inguruko sakoneran, Kretazikoan (duela 75 milioi urte). Sedimentuak kontinente-ezponda batetik iristen ziren, energia handiko korronteetan. Fluxuaren intentsitatea txikitzean, materialik finenaren geruzak jalkitzen ziren eta horrelako flyscharen ohiko material-alternantzia sortu zen, euskal kostaldeko labarrik gehienetan ikus dezakegunez.

Orogenia Alpetarra duela 20 milioi urte amaitu zen eta Plaka Iberiarrak Plaka Europarrarekin talka egin zuen; horrek sortu zuen itsasoaren azpian zeuden material hauen deformazioa eta azaleratzea. Pirinioak sortu zituen prozesu bera da.

Gaur egun galerietako labarrean ia bertikalean ikusten ditugun estratuek, mugimendu hauen energia handia adierazten digute.

Galerietako tabikeak apurtzen dituzten “leihoetatik” begiratuz gero, labarreko harkaitz-geruzak ikus ditzakegu eta Arro eusko-kantauriarreko historia geologikoan barneratu.

Estrato vertical de la galería suroeste, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Hego-mendebaldeko galeriaren estratu bertikala, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: