C.14 Desagertutako komunikazio-bidea: areto nagusira sartzeko tenpletea

Galeriak eraikitzeko proiektua ez zen osatu barneko espazioaren eta gaineko zelaiaren arteko komunikazio-bidea eraiki zen arte. Badakigu komunikazio-bide garrantzitsu hau ez zela galeriak eraikitzeko azkenengo unera arte ebatzi, behin betirako fisikoki egin zen arte hainbat aldaketa izan baitzituen. Areto nagusiaren eta zelaiaren (Horacio Echevarrietaren etxea hor zegoen) arteko komunikazioa bikain konpontzeaz gain, jada zeudenekin artikulatu ziren espazio berriak.

Tenplete edo castillete hau (idatzizko agirietan ageri den bezala), 1920 eta 1921 artean eraiki eta 1990an bota zen arte egon zen.

Indusketa arkeologikoaren bidez erregistratu ditugu tenpletearen aztarna materialak, hondeamakina ez baitzen denak kentzeko gai izan. Nibelatzeko bete lan askoren azpian, toki batzuetan metro bat baino gehiagokoa, bere lurzoru zeramikoaren hondarrak aurkitu ditugu, baita hormaren eta berari lotutako egituren hondarrak ere.

Ubicación del templete de acceso al salón en el jardín de Punta Begoña, s/f. Fuente: Biblioteca San Nicolás

Indusketa arkeologikoetan agertutako hondarren xehetasuna, 2017. Behean eskuinean: tenpletearen egoera bota aurretik. Gezi gorrien bidez adierazita daude botatzerakoan hondeamakinak utzitako hortzen markak

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: