D.4 Estalaktiten fenomenoa
Euri azidoa hormigoi armatuaren egiturara iristearen eta uraren azidotasunaren ondorioz, materialaren zati bat disolbatzen du, batez ere kaltzioaren konposatuak. Disolbatutako kaltzioa uretan egoten da eta ur hori hormigoian zehar iragazten da. Beheko solairuko sabaira iristen denean, kaltzio hau prezipitatu egiten da eta kaltzio-karbonatuaren solido konposatua egin eta estalaktitak eratzen dira. Prozesu hau askoz mantsoagoa izaten da kobazuloetan eta milaka urte behar izaten dira zentimetro batzuk hazteko; aldiz, galerietan zenbait zentimetroko estalaktitak sortu dira hamarkada batzuetan. Eraikin honen egoerak materiala disolbatzea errazten du, urteetan zehar euri azido ugari iragazi baita hormigoizko egituran. Iragazte hauen ondorioz, ur-ekarpen ia jarraitua egon da, kaltzio kontzentrazio handia izaten du ur horrek disolbatuta eta azalera iristean prezipitatu egiten da sabaietako estalaktiten neurria haziz eta lurreko estalagmita batzuena ere bai. Arazo estetikoaz gain, horrek adierazten digu goiko solairuan materiala galtzen ari dela eta horrek ondorioak izan ditzake eraikiaren egituran.
Galerietan jasotako estalaktita, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Estalagmita motako konkrezioak hego-mendebaldeko galeriaren sabai aizunen oinarrian, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua


