D.15 Adreiluak hauts bihurtzen dira
Eraikuntza modernoak egiteko erabiltzen diren adreiluak urez oratutako buztinez eginda egoten dira gehienetan. Pasta hori moldeatu egiten da, lortutako adreiluak aire librean lehortzen dira eta labe baten egosten dira tenperatura handian, amaierako adreilua lortzeko. Egosketan eraldaketa batzuk izaten dira eta hasierako konposizioaren mende egoten dira eraldaketa horiek, baita labeko tenperaturaren, berotze-mailaren, egosteko denboraren eta erreakzio batzuen mende ere; horiek guztiek definitzen dute adreiluaren konposizio minerologikoa eta mikroegitura eta horiek dira, hain zuzen ere, bere iraunkortasuna bermatzeko ezaugarririk garrantzitsuenak.
Galerietan adreilu asko daude narriatuta eta materiala galduta, beraz, lagin bat baino gehiago analizatu ditugu.
X izpien fluoreszentzia bidez eta X izpien difrakzio bidez egindako analisietan sodio kloruroa aurkitu dugu, eta berretsi egin da itsasoko aerosolak adreiluen narriaduran eragina duela. Gainera, kaltzio-sulfatoa ere aurkitu dugu, igeltsua esaterako, eta adreiluen narriadurako konposatu bat da. Sulfatoek gehien erasandako eremuak hego-mendebaldeko galeriakoak dira, analizatutako lagin askotan igeltsua identifikatu baitugu. Gainera, kaltzio silikaturik ez dugu hauteman adreiluetan eta horrek esan nahi du narriadura maila handia dela, adreiluen jatorrizko konposatuak baitira.
Batzuetan, adreiluak egiteko erabilitako buztinak edo hareak karbonatuak edota materia organikoa izaten ditu. Jatorrizko karbonatuak deskonposatu egin daitezke kaltzio oxidotan eta kaltzio hidroxido bihurtu daitezke aireko hezetasunagatik eta ondoren karbonatazio prozesua izan eta kaltzio karbonatuak sortu. Aldi berean, karbonatuak erreakzionatu egin dezake sulfatoekin; sulfato hauek iragazitako uraren bidez edo atmosferako SOx bidez garraiatzen dira eta sulfatoaren gatz berriak sortzen dira, jatorrizko karbonatoa baino disolbagarriagoak, eta adreiluetan material-galera eragiten dute.
Oro har esan daiteke adreiluen inguruko atmosfera (itsasoko aerosola, iragazitako ura, SOx-ren eragina, deposizio metalikoak…) ez dela Punta Begoñako Galerietako adreiluen kontserbazio-egoeran eragina duen bakarra. Adreiluetan hauteman den kaltzio karbonatoaren presentzia seguru asko galerietan erabiliko adreiluak egitean erabilitako jatorrizko buztinetan karbonato kontzentrazio handia zegoelako izango da.
Ipar-mendebaldeko galeriako adreiluaren meteorizazioren adibidea, 2016. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

