B.10 HARKAITZEN ADINA

Egiten ari garen ikerketetako batean labarretako harkaitz-geruzen datazioa egiten ari gara, hau da, estratuen adina finkatu nahi dugu.

Harkaitzak datatzeko -kasu honetan datazio erlatiboa da-, harkaitz horietako mikrofosilen azterketa egiten dugu, foraminifero planktonikoak aztertzen ditugu, maila geologiko bakoitza eratu zen garaian itsasoko uretan bizi baitziren. Fosil espezie jakin batzuk lotzeari esker, aztertutako materialaren adina finkatu dezakegu.

Dataziorako aukeratutako laginak laborategira eramaten ditugu, han disgregatu eta argi ezaguna duten zenbait bahetatik pasatzen ditugu, hau da, baheko zuloak zehaztuta egoten dira. Prozesu honi lagina lebigatzea esaten zaio. Jarraian edukia aztertzen dugu handitze handiko lupa binokularrekin eta beren edukia sailkatzen dugu.

Punta Begoñan Kretazikoko materialak aurkitu dira, Globotruncanita sp. fosilak besteak beste, garai horretako adierazgarri gisa (forma zuriak) eta Paleogenekoak ere bai, Subbotina sp. fosilak, garai hartako kolore gorrixkekiko oskol globulosoekin.

Datazio hau garrantzitsua da Punta Begoñako labarreko materialen kasuan, hartzen duten aroa dela eta, hau da, Kretazikoaren (dinosauroak Lurrean bizi ziren garaiko) eta Paleogenoaren arteko aroko materialak baitaude, hau da, dinosauroak desagertu ondoren jalkitakoak.

Fotografía con lupa de los granos tras un levigado, 2017

Aleak garbitu ondoren luparekin ateratako argazkia, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Ezkerrean: Kretazikoko fosilen argazkia lamina fin batean, 2017. Erdian: Kretazikoko fosilei luparekin ateratako argazkia, 2017. Eskuinean: Paleogenoko fosilei luparekin ateratako argazkia, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Izquierda: fotografía levigando muestra, 2107. Derecha: fotografía de la muestra obtenida, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ezkerrean: laginak lebigatzen, 2017. Eskuinean: lortutako laginaren argazkia, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: