B.11 PUNTA BEGOÑAZ HARANTZAGO. PAISAIARI BEGIRA
Punta Begoña toponimoak kostaldeko paisaiaren geomorfologian kokapen paregabea dakarkigu gogora. Punta hitzak esan nahi du muturra dela, besteak baino aurrerago dagoela, sistema natural honetako mugarri geografikoa dela. Denborak aurrera egin eta giza jarduera iritsi zenean eta landa munduari eta nekazaritzako, abeltzaintzako eta itsasoko jardueren ondorioz bere kualitate estrategikoak aprobetxatzen hasi zirenean, hemen kokatu zuten Bilboko hiribildua itsasoz defendatzeko forteetako bat. Pixkanaka, XIX. eta XX. mendeetako aldaketa sozialen eta ekonomikoen ondorioz, garai modernoko paisaia etorri zen eta nazioarteko merkataritzara ireki zen, sortzen ari ziren behar industrial, sozial eta ekonomikoei erantzunez. Horren emaitza da gaur egungo irudi antropizatua, argi ikus dezakegu paisaia ez dela estatikoa, baizik eta inguru horren eta gizakiaren arteko harremanen ondorioa dela.
Hori dela eta, ezinezkoa da Punta Begoña Galeriak bere inguruko paisaiari begiratu gabe ezagutzea. Ezin dugu hemen daukaguna behar bezala interpretatu hori kontuan izan gabe, zer testuingurutan gertatu zen ulertu gabe. Horregatik ari gara paisaia eraikina adina aztertzen. Azterketa morfologikoak, biotikoak, landareen azterketak, hirigintzakoak, historiako edo sozio-ekonomikoak egiteaz gain, hau ongien ulertzen dutenengana ere jo dugu.
Izan ere, Getxoko biztanleak dira hemengo historiako toki eta zedarri asko ezagutzen dituztenak eta Punta Begoñaren kokapena deskribatzeko funtsezkoak. Paisaia hau aztertzeko sozializazio lanaren zati bat zuek ere parte hartzea izan da, saio irekiak egin ditugu, ikustaldi gidatuak edo inkestak. Eta horien bidez jakin dugu Getxoko paisaia-sistemako eta harantzagoko ondareak zenbat ezagutzen dituzuen. Zuek prozesuan izan duzuen inplikazioari eta parte hartzeari esker, Punta Begoña eraikin bat baino gehiago da, begiratoki honetatik beste toki edo gertuko eta urruneko ondareekin loturak egin ditzakegu, Getxoko, Bizkaiko eta Euskadiko historiari buruzkoak baitira haiek ere.
Azpiko ipar-mendebaldeko galeriatik dagoen ikuspegia, 2014. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Herritarren parte-hartze ekitaldiaren argazkia, 2015. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek:
- A.4 Lehengoratzearen zehaztasuna eta balioan jartzea
- A.5 Parte-hartze prozesu bat, gizartearen zerbitzura
- C.1 Garai baten sinboloa
- C.5 Ezinbesteko ikustaldiak artxiboetara
- C.6 Tokira egokituz joan zen proiektua
- C.9 Zertarako eraiki ziren galeriak
- C.13 Galerien ezusteko erabilerak
- C.15 Memoria galduko bagenu, nortasuna galduko genuke
- D.11 Galerien oinarriak


