E.9 Ezkutuko guneak ber-aurkitu
Galerien multzoaren analisia egin eta bere egonkortasuna ebaluatzeko ikuskapenaren ondorioz, ustekabeko tokiak berraurkitu dira, eraikinaren eta oinarrian dagoen labarraren artean. Etorkizunean aprobetxatzeko aukera handiekiko tokiak, baina gaur egun informazio-iturri harrigarriak; eraikinari buruzko informazioa ez ezik, kalteen, erabilitako tekniken edo diseinuaren zergatien informazioa dago, baita kokatuta dagoen paisaiaren, tokiaren ezaugarri geologikoen edo eboluzio historikoaren informazioa ere.
Horien guztien artean litekeena da orain sartuko zareten gunea nabarmentzea, ipar-mendebaldeko galeriako areto nagusiaren azpian dago eta areto horren antzeko neurria du.
Galerietako zati honen forjatua, zimenduak eta babesa aztertu beharra zegoenez, sarrera seguru bat behar zen langileentzat, ikerlarientzat eta jendearentzat oro har, eta horren bidez ikustaldiaren ibilbidea luzatu ere bai. Horretarako, egitura hau eraiki dugu gainerako aldamioetan integratuta, aurrealdean jarri da eta berari lotuta dago.
Denborarekin esku-hartzen ari garen gune hau erakusketetarako gune berria izatea nahi genuke, aurkikuntzan berriak azaltzeko eta, batez ere, balioan jartzeko prozesu honi lotutako jarduerak hartzeko.
Proiektua idatzi: Jose Gorritxo, arkitektoa
Areto azpiko gunerako kanpoko sarbidea irekitzen, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua
Areto azpiko gunean ibiltzeko pasabidea jartzen. 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua


