C.2 1919: klasikoa modan dago

Galerien berezitasunetako bat hormigoi armatuz egindako egitura da. Baina bere garairako teknika berritzaileak erabili ziren arren, eraikinak estilo klasikoa du oro har.

Galerietako beheko zatiari begiratuz gero, bi metro eta erdiko garaiera duen hareharrizko harlangaitzezko horma ikusiko dugu, Getxoko beste eraikin garrantzitsu batzuetako estetikari jarraituz, hareharria askotan erabili baitzen inguru honetako arkitekturan.

Erabilitako blokeak zenbait neurritan taillatu ziren, 50 cm inguruko lodiera zuten forma prismatikoekin. Kuartzozko hareharriak dira eta elkarri lotzeko morteroak, kuartzozko agregakinak eta aglomeratzaile karbonatatuak erabili ziren. Jatorrian, kanpoaldea dekoratzeko ebaki bertikal subparaleloak egin ziren, teknika apikonatua erabiliz.

Hormaren kontserbazio-egoera ona da, oro har, eta piezen kanpoaldeak baino ez dituzte gorabehera batzuk, hala nola, disgregazioa, peelinga, kolorazioak edo albeolizazioak, baita organismo zenbaiten kolonizazioak, aireko eragileetatik datozen material exogenoen jalkinak eta inguruaren kutsadurak eta hezetasunak ere; horiek guztiek, zikin itxura ematen diote.

Izquierda: un sector del muro de mampostería. Derecha: detalle de la técnica de apiconado original, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ezkerrean: harlangaitzezko hormaren sektore bat. Eskuinean: jatorrizko teknika apikonatuaren xehetasuna, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Izquierda: detalle de alteración por arenización. Derecha: detalle de alteración por tafonis, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ezkerrean: disgregazioagatiko alterazioaren xehetasuna. Eskuinean: tafonisagatiko alterazioaren xehetasuna, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Izquierda: detalle de bioalteración por vegetación. Derecha: detalle de depósito y coloración en zona húmeda. 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ezkerrean: landareen ondoriozko bioalterazioaren xehetasuna. Eskuinean: hezegunea eta kolorazioa. 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: