B.2 EGUNGO PAISAIA: ERAGINAREN GUNEAK GALERIETAN
Zenbait arrazoik izan dute eragina galerietako materialen narriaduran. Urte askotan zehar itsasadarraren ezkerreko aldean, galerien aurrez aurre, hainbat lantegi eta industria egon dira. Portuak ere izan du eragina, biltegia izan baita eta itsasontzien joan-etorria egon baita eta horrek guztiak ere eragina izan du Punta Begoña inguruan gurpildun trafikoarekin batera. Era berean, Bilboko itsasadarrak eta itsasoak ere eragina izan dute, eta mikroorganismoek eta landareek ere bai.
Hauek guztiek mota bat baino gehiagoko eragile kutsatzaileak sortzen dituzte:
- Batzuk gasak izan daitezke, hala nola, sufre edo nitrogeno-oxidoak bezalako gas azidoak eta CO2 gasa, industriak eta itsasoko edo gurpildun trafikoak sortuak;
- Beste batzuk likidoak izan daitezke, aerosolak, esaterako, itsasotik datozen ur gazizko tanta txikiak;
- Edo solidoak ere egon daitezke, adibidez, hainbat neurritako partikula mikroskopikoak, portuak edo gurpildun trafikoak sortuak. Partikula mikroskopiko horiek kostalde honetara irits daitezke eta eraikin hauen azaleretan geratu.
Gasak euri-uretan disolbatu ondoren forma likidoan iritsi daitezke galeria hauetara -euri azidoa- edo itsasoko aerosolean disolbatuta iritsi daitezke, partikula solidoak ere urarekin nahastu daitezke.
Gainera, mikroorganismoek eta landareek bionarriadura esaten zaiona eragiten dute, hau da, azaleretan koloretako geruzak eratzen dituzte. Horrez gain, landare hauek hazi egin daitezke eta materialak apurtu ditzakete, baita eragin estetikoak izan ere.
Abrako badiaren airetiko ikuspegia, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa
Punta Begoña Galerietan eragina duten narriadura-eragileen iturriak. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua, Getxoko Udaletxearen irudiaren gainean
Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek:
- D.2 Galerietako materialak aztertzeko teknikak
- D.4 Estalaktiten fenomenoa
- D.5 Zolda beltza agertu
- D.6 Albeolizazioak eta tafoni
- D.12 Uraren ondorioak
- D.14 Oxidazioa eta hormigoi armatua
- E.4 Prebentziozko eskoramendua
- E.6 Kaltzifikazioak garbitu
- E.7 Airearen kutsatzaileak garbitu
- E.10 Patina zurixkak garbitu


