C.7 HORMIGOI ARMATUAREN ERABILERA AITZINDARIA

Eraikuntzan erabili ohi diren bi materialen konbinazio hutsak, hormigoia eta altzairuaren konbinazioak, alor honetako garapen teknikorik handienetakoa eman zuen: hormigoi armatua. XX. mendera arte ez zen ikusi Bizkaian teknika honekin egindako eraikinik. La Ceres irin-lantegia da berrikuntzaren eta mundura irekitzearen ikurra. Baina ez zen hor geratu, Punta Begoñak ere bide horretatik jarraitzea erabaki zuen eta lurralde historikoan metodo honekin eraiki zen lehenengo egoitza izan zen.

Duela mende bat baino gehiagoko teknika aitzindari honek hormigoia erabiltzen du, hau da, agregakin naturalez (harea eta graba) eratutako harri artifiziala da eta aglutinatzaile bat erabiltzen da zementatzeko, gehienetan zementua. Zementu hau zenbait motakoa izan daiteke, eta gehien erabiltzen denetako bat Portland zementua da. Portland zementuarekin egindako hormigoiaren erresistentzia hazi egin daiteke tutuak, barrak, hariak edo altzairuzko saretak jarriz gero zementutan, gogortu aurretik. Indartzeko gehienetan erabiltzen den materiala altzairua da, bere dilatazio termikoko koefizientea hormigoiaren antzekoa baita. Gainera, gogortzean altzairua ez da jaten Portland zementuak sortutako alkalinitatearen ondorioz eta oso itsaspen ona dago hormigoiaren eta altzairuaren artean. Itsaspen hori hobetu egiten da uzkurtutako altzairuzko barrak erabiliz gero.

Punta Begoña Galerien kasuan, Portland zementua erabili zela dirudi, eraikinaren aurrealde batean egindako analisietan alita eta belita silikatoen hondarrak hauteman baititugu, ohikoak honelako zementuaren osaeran. Kaltzio-silikato hauek kaltzio hidratatuko silikato bihurtzen dira zementuaren hidratazio prozesuan. Ez da harritzekoa Horacio Echevarrieta sustatzailearen ibilbidea jakinda, bizkaitar enpresa-gizon honek material hau ekoizteko lantegi bat baitzuen Toledon.

Vista de la composición de la fachada de hormigón armado de la galería noroeste, 2014. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Ipar-mendebaldeko galeriaren hormigoi armatuzko aurrealdearen osaeraren ikuspegia, 2014. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Espectros Raman que muestran la presencia de yeso, calcita y compuestos originales del cemento Portland en una pared de las Galerías Punta Begoña, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Raman espektruak, igeltsua, kaltzita eta Portland zementuaren jatorrizko konposatuak ageri dira Punta Begoña Galerietako horma batean, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: