C.4 SUSTATZAILEA ETA ARKITEKTOA: TOPAKETA

Punta Begoña Galeriek Ricardo Bastida arkitektoaren gaitasunaren berri ematen dute; arkitektoak berak eta Horacio Echevarrieta enpresariak Europara eta Estatu Batuetara egindako bidaietan ezagutu ahal izan zituzten ideia eta diseinu berritzaileak eraikin baten bidez islatzeko gaitasunaren berri, hain zuzen ere.

Horacio Echevarrietarekin harremana izan zuten kultura arloko hainbat lagunen artean arkitekto hau nabarmentzen da, bere obrak Bizkaiko Lurralde Historikoan izandako garrantziagatik.

Ricardo Bastidak lan batzuk egin zituen Barakaldoko Munoa jauregian eta lan horien ondorioz jarri izango zen harremanetan Echevarrieta familiarekin, izan ere, jauregi hori Amalia Echevarrieta -Horacioren arreba- eta bere senar Rafael Echevarríarena zen. 1917an elkarrekin lana egiteko aukera izan zuten, enpresariak Getxoko Udalaren gutun bat jaso baitzuen bere jabegoko labarretik (Punta Begoñatik) bide publikora harriak erortzen zirenez neurriak har zitzan. Munoa jauregia hazteko egin zituen lanen ondorioz agindu izango zion bilbotar arkitekto honi labarraren aurrealdea diseina zezala eta horrela Getxon zuen egoitza multzo bikaina osatu.

Galeriak proiektatu eta obrak zuzentzeaz gain, ondoren beste enkargu batzuk etorri ziren, besteak beste Punta Begoñako etxea hobetzea -1910ean eraikia Gregorio Ibarreche arkitektoak- eta Getxoko hilerriko familiaren mausoleoaren proiektua, amaitu gabea zoritxarrez.

Bastidaren izaera pertsonalak eta profesionalak adierazten dizkigu Horacio Echevarrietak bere konfiantzazko gizonetan zer kualitate nahi izaten zituen: lana, berrikuntza eta lanbidearekin konpromisoa.

Pilula dokumentala “Ricardo Bastida”

Izquierda: retrato de Horacio Echevarrieta, s/f. fuente: cesión Pablo Díaz Morlán. Derecha: retrato de Ricardo Bastida, s/f. Fuente: cesión Eloisa Larrea

Ezkerrean: Horacio Echevarrietaren erretratua, d/g. Iturria: Pablo Díaz Morlánek lagatakoa. Eskuinean: Ricardo Bastidaren erretratua, d/g. Iturria: Eloisa Larreak lagatakoa

Plano de alzados y secciones del palacio Munoa, realizado por Ricardo Bastida, s/f. Fuente: cesión José Ramón Foraster

Munoa jauregiaren altxatuen eta sekzioen planoa, Ricardo Bastidak egina, d/g. Iturria: José Ramón Forasterrek lagatakoa

Plano de las plantas y alzados del proyecto de reforma de la casa de Horacio Echevarrieta en Punta Begoña, realizado por Bastida, 1929. Fuente: cesión José Ramón Foraster

Horacio Echevarrietaren Punta Begoñako etxea berritzeko oinplanoen eta altxatuen planoak, Bastidak egindakoak, 1929. Iturria: José Ramón Forasterrek lagatakoa

Proyecto del mausoleo familiar en el cementerio de Getxo, realizado por Ricardo Bastida, 1923. Fuente: Archivo Municipal de Getxo

Getxoko hilerriko familiaren mausoleoaren proiektua, Ricardo Bastidak egina, 1923. Iturria: Getxoko Udal Artxiboa

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: