C.3 Terraza-horma izatetik galeria izatera

Punta Begoña Galerietan egindako azterketa arkeologikoak argitara eman du galeria hauek eraiki aurreko hondarrak daudela altxaeretan, baina XIX. mendeko bigarren erdikoak edo XX.ekoak izango dira gehienez ere, gaur egun ditugun datuen arabera.

Datu arkeologikoak eta ditugun idatzizko agiriak eta agiri grafikoak gurutzatu ondoren, altxaeretan erregistratutako une edilizioak identifikatu ahal izan ditugu. Hego-mendebaldeko aldea hiru unetakoa da eta egungo egituran biografia hori ikus daiteke. Kanpoko hormetara gerturatuz gero, une hauetako bakoitzeko hondarrak ikusi ahal izango dituzue.

Galerien erdiko horma-atalaren azpian maldari eusteko egitura baten hondarrak daude ezkutatuta; bi unetan egindako egitura da, eta bere akaberagatik nabarmen bereizten da gainerakotik. Hareharrizko harlangaitzez egindako horma bat da, lerro nahiko erregularrak dira eta hego-mendebaldeko erdiko horma-atalaren beheko aldea hartzen du. 1910a baino lehenagoko paramentu baten hondarrak dira, urte horretan hasi ziren Horacio Echevarrietaren etxeko lanak eta badirudi paramentu hori XIX. mendearen azken herenekoa dela.

Erosketa eta permuta sistematikoen politika egin zuen Horacio Echevarrietak eta horrela hasi ahal izan zen Punta Begoña monumentalizatzen, bere etxebizitza eta terrazak egiteko hainbat elementu eraikitzearen bidez. Aurretik zeuden egituretako batzuk berraprobetxatuz, begiratoki oso handia eraiki zuen hego-mendebaldeko alde ia osoan.

Obren bigarren une honetako altxatzearen hegoaldeko herena baino ez da gorde, batetik, zati zuzena daukagu eta gero bihurgunea duen zati osoa, ezponda itxura apur batekoa, kabea bailitzan. Obra hauek 1910etik 1918ra egin ziren, eta 1911rako burututa zeuden.

Galeriak eraikitzea izan zen Horacio Echevarrietak Begoña puntako ezproia erosi eta ondoren monumentalizatzea erabaki izanaren une gorena. Galeriak eraikitzeko lanak 1919an hasi izango ziren, horien obra-proiektua sinatu eta berehala. Esan bezala, eta eraikinaren hormetan ikusi duzuen bezala, hego-mendebaldeko aldeak aurreko obrak berraprobetxatu zituen eta horrek hein handian baldintzatu zuen ondorengo eraikina. Galerien zati hau iparraldetik hegoaldera eraiki zen, biribilguaren sektorean hasi ziren obrak eta beste muturrean amaitu.

Detalle del primer muro de contención, en la zona suroeste de la finca, s/f. Fuente: Archivo de la Autoridad Portuaria de Bilbao

Finkaren hego-mendebaldeko lehenengo euste-hormaren xehetasuna, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa

Detalle de la terraza monumental de la casa Echevarrieta, s/f. Fuente: Archivo de la Autoridad Portuaria

Echevarrieta etxearen terraza handiaren xehetasuna, d/g. Iturria: Bilboko Portuko Agintaritzaren Artxiboa

Resultado cronológico de la lectura estratigráfica de la fachada de la galería suroeste, 2017. Fuente: Proyecto de puesta en valor de las Galerías Punta Begoña

Hego-mendebaldeko galeriaren aurrealdearen irakurketa estratigrafikoaren emaitza kronologikoa, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: