C.9 Zertarako eraiki ziren galeriak

Geratu eta eraikin honi kanpotik begiratzen badiogu, zaila da esaten bururatu zitzaienean zer erabilera jakin eman nahi izan zioten. Bere korridore eta pabilioiek guztira ia mila metroko azalera erabilgarria dute, baina ia ez dute daturik ematen beren lehenengo urteei buruz. Arriluze eta Ibarra Markesaren eta Ereagako pasealekuaren oinetan dauden sarbide berriek, hasierako erabaki hura desbirtuatu besterik egiten ez duten arren.

Artxiboetan aurkitutako agiriei esker dakigu galeria hauek zergatik egin ziren: labarretik harriak erortzen zirenez, oinezkoak eta tranbia babestu nahi izan ziren eta Horacio Echevarrietaren lurretan zegoen labarra. Era berean, plano horietan ikus dezakegu galeriek eta enpresariaren etxeak zer nolako lotura zuten, etxe hori zortzi urte lehenago eraiki zen arren. Argi dago erabilera pribatua zutela eta egoitza izateko eraiki zirela -nahikoa da ikustea galerietara joateko sarbide bakarra goiko lorategietatik zegoela-. Aldiz, familiaren etxearekiko erabateko independentzia zuenez eta paisaiarekiko nola kokatu dagoen begiratuz gero, hainbat inkognita daude.

Getxoko Udalean aurkeztu zen proiektuan eraikin hau horma-paramentua zela adierazten bazen, nola jakin dezakegu zer erabilera eman zitzaion? Galdera honi erantzuteko, Echevarrieta familiakoen lekukotzen laguntza izan dugu eta han lanean aritu zirenen ondorengoena ere bai.

Horien bidez baieztatu dugu multzo honetako gune nagusia aretoa zela eta areto honetan hartzen zituela Horacio Echevarrietak negozio berriak hasteko bera ikustera zetozenak. Areto honetan tximinia handiaz gain, billarrean aritzeko mahai bat eta sofa korrituak zeuden, toki bikaina atsedenerako eta etxebizitzako gainerako zereginetatik deskonektatzeko.

Beste batzuen esanetan, ordea, festak ere antolatzen ziren eta beren arbasoek jai horietan parte hartzeko zortea izan zuten. Jabea bizi zela antolatzen ziren jai horiek? Ala geroago egin ziren? Dena dela, irudika dezakezue gune honen distira erdian lanpara handi bat zintzilika zuela, marmol zoragarriak eta harri ederrak lurrak eta hormak dekoratuz, leiho handiak itsasoari begira eta tximinia handia protagonista zela?

Eta atsedenerako eta bileretarako gune honen ondoan, paseorako eta aisiarako guneak ziren galeriak, itsasoaren ikuspegiaz eta haizeaz gozatzeko toki aproposak. Bi begiratoki bezala zeuden diseinatuta, bata 112 metroko luzerakoa, Ereaga hondartza aldera, eta bestea, 93 metrokoa, Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekura eta Areetako kaira begira. Labarraren formara egokituak, horma, zoru eta sabaietan dekorazio zaindua zuten, eta han paseoan ibiltzen zirenek gozatzeko eginak zirela dirudi; orain guk gozatzeko dira.

Pilula dokumentala “Etxeko bizitza”

Postal de la playa de Ereaga con el acantilado de Punta Begoña al fondo, s/f. Fuente: Biblioteca San Nicolás

Ereaga hondartzaren postala, atzean Punta Begoñako labarra duela, d/g. Iturria: San Nikolas Liburutegia

Postal de la playa Ereaga desde la avenida Basagoiti, con la casa de Horacio Echevarrieta al fondo, s/f. Fuente: Biblioteca San Nicolás

Ereaga hondartza Basagoiti etorbidetik, Horacio Echevarrietaren etxea hondoan dela, d/g. Iturria: San Nikolas Liburutegia

Las Galerías Punta Begoña desde el contramuelle de Algorta, años 20 del siglo XX. Fuente: Archivo Municipal de Bilbao

Punta Begoña Galeriak Algortako kontrakaitik, XX. mendeko 20ko hamarkada. Iturria: Bilboko Udal Artxiboa

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: