D.11 Galerien oinarriak

Eraikinetako zimenduen diseinua oinarrian dauden materialek baldintzatu dute, oso jokabide desberdinak baitituzte material horiek. Zimenduetarako materialik hoberenak harkaitzak dira, erresistentzia handia eta deformagarritasun txikia baitituzte berez. Lurzoruek erantzun aldakorra izan dezakete, batzuetan negatiboa ere bai, batez ere hezeak badira.

Material geologikoak ez badira eraikinak beren gainean zuzenean kokatzeko bezain egokiak, zimendu ingeniatsuagoak erabiltzen dira. Bizkaia Zubiaren kasuan, Portugaleteko aldean azaleran harkaitza zegoenez, alde horretan zuzenean ateri ziren zimenduak. Getxon, aldiz, harea zen nagusi (hortik Areeta izena ere), eta piloteak egin behar izan ziren eta horren gainean kokatu alde honetako dorrea.

Punta Begoña Galeriak konpetentzia (erresistentzia) desberdinetako harkaitz flyschoideen gainean daude eta egindako zundaketetan hartutako lekukoen (harkaitz zatien) bidez ari gara baloratzen.

Zer material motaren gainean eraiki ziren aztertzeaz gain, horien kokapena jakitea ere garrantzitsua da, galeriak labarraren maldara egokituta baitaude; plano hauen neurria, beraz, oso garrantzitsua da. Horretarako prezisioko iparrorratzak erabiltzen ditugu eta labarreko hainbat puntutan hartzen ditugu neurriak; batetik estratifikazioaren neurriak hartzen ditugu, hau da, estratuak harkaitzean nola dauden jarrita, eta bestetik ikusten diren juntenak. Horren paraleloan, zundaketetan lortutako harkaitzen lekukoak aztertzen ditugu, eta horietan ere etenen planoak neurtzen ditugu.

Hego-mendebaldeko galeriako zutabeen true view irudiaren adibidea, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Zutabe baten labarraren gaineko oinarriaren adibidea, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Harkaitzaren lagin baten juntaren planoa, 2017. Iturria: Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Gai honi buruz gehiago jakiteko, ikusi puntu hauek: